miércoles, 17 de julio de 2013

IRRATSAIO BEREZIA HERNANIKO SAN JUANETAN

Aurtengo Hernaniko San Juan jaietan egitarau oparoaren erdian ZUZENEKO IRRATSAIO BEREZI bat egin dugu, egitarau osoa azalduz eta txozneroei elkarrizketak eginez, on egin…

Saioa Entzun ala Jeitsi



Saioa Entzun ala Jeitsi

Kale Nagusiko Sound Sisterra-Rototom 2013 sarrera! 2013 7 16

Abuztuaren 17tik 24ra ospatuko da aurten ROTOTOM SUNSPLASH reggae festibala Benicassim-en! Gaurko Kale Nagusian bertako programazio musikalari errepaso ear bat emango diogu. Kontzertuak, sound systemak, hitzaldiak... danetik izango dugu bertan, Europan egiten den reggae festa handiena baita!

miércoles, 10 de julio de 2013

Kale Nausiko Sound Sisterra meets Edurne!

Edurne musikaria, garai batean Azpeitiako 12 Tribu reggae taldeko partaide izan zena teklatua joz eta gaur egun Donostialdeko Tacumah reggae bandaren teklatua denak, musika selekzio bikaina egingo digu guztion gozamenerako. Ibilbide musikal oparoa izan du Edurnek, eta gaurko irratsaioan roots estiloa gailenduko da; estilo hau baita Eduren ardatz nagusia. Millesker bihotz bihotzez Edurne!!!